Zeruan daude izarrak

Oskorri

Zeruan daude izarrak
ihartu dira lizarrak
euskaldunon kexa zaharrak
etengabeko negarrak

Goiztiriaren aiduru
gauean dager leinuru;
haren gomuta sakonak
nahasten nau bihotz ta buru

Itsasoa dago laino
Baionako barraraino
erresumin etsitu hau
ez da itzali oraino

Uhinen joan-etorria
Bidasoaren hesia
euskaldunon bihotzean
zornaturiko zauria

Itsasoa laino dago
Baionako barraraino
Nik zu zaitut maitiago
arraitxoak ura baino.

Tracker

All lyrics are property and copyright of their owners. All lyrics provided for educational purposes only.