Bi Aukera

Anestesia

Mundu hontara zatoz
zertara jakin gabe
bertan moldatu zaitez

Toki bat lortu behar
besteekin elkar bizi
zeure bidea hasi

"Gurekin edo besteekin"
laister entzungo duzu
ta zuk ezin ulertu

Mundu hau ez da bi koloretakoa
argi izan ezazu
Zuria eta beltzaren arteko
borrokan grisa da
gehien sufritzen duena

Konturatuko zara
aurrean bi aukera
izango dituzula

Ezberdintasunaren
beldur baldin bazara
egina duzu tokia

Bat aukeratu ezkero
zereginik baduzu:
besteen aurka borrokatu

Beti bi aukera

Tracker

All lyrics are property and copyright of their owners. All lyrics provided for educational purposes only.